Gari Torregrosa: “Haur eskoletan galduta gaude, Iruñeko Udala ere galduta dagoelako”

Euskalerria Irratia 2021ko abu. 19a, 13:21

Astelehenean hasi zen ikasturtea haur eskoletan. Navarra Sumak PSNren babesarekin hartutako erabakiak aldaketa nabarmenak eragin ditu Iruñeko udal haur eskoletan. Printzearen Harresiko zuzendaria da Gari Torregrosa.

Hamasei hezitzailetik hamar berriak dira, esaterako, Printzearen Harresi zentroan. Euskarazko eredua eskaintzen dute, eta Buztintxuri eskolan bezala ingelesezko jarduerak gehitu beharko dituzte aurten. Hezitzaileen hizkuntza eskakizuna aldatzea eragin du erabakiak. Zuzendaria da Gari Torregrosa.

Ez da hori, baina, kudeatu behar izan duten bakarra. Jarduera horiek noiz eta nola egin behar dituzten ez dute argi, ez dute eta irizpiderik jaso udaletik. Profesionaltasunez euskara lehenesteko hautua hartu dute Printzearen Harresia zentroan.

Euskara da eskola horretara joateko arrazoi nagusia, hori berretsi dute aurten ere bertan matrikulatu diren familiek. Plazak, baina, urriak eta publikoak dira. Eta ez da erraza familientzat lekua lortzea. Eskaintzaren eta eskariaren bitartez arrazoitu zuen atzo berriz ere Enrique Maia alkateak azken erabakia. Haren hitzak deitoratu ditu Torregrosak.

Egokitzapen epean, aldaketara moldatzeko lanean dira Printzearen Harresian. Aurten ehuneko ehunean dituzte beteta plazak, PSNk eskuineko hirukoaren aurrekontuak onartzeko lortutako doakotasunaren ondotik, merkeagoa baita matrikula.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!