Goxua’n Salsa: “Komunitate latinoa eta euskalduna kontzertu berdin batean batu nahi ditugu"

Euskalerria Irratia 2021ko abu. 19a, 13:13

Bihar kontzertua eskainiko du Goxua’n Salsa taldeak, 20:00etan, Medialuna parkean, doan. Julen Leuza eta Xanti Etxeberria kideak izan dira Guardasola saioan.

Ekainean eskaini zuen lehenengo kontzertua talde sortu berriak, Totem aretoan. Kolonbiako, Kubako eta Nafarroako hamalau musikarik osatzen dute Goxua’n Salsa taldea. Ohiko moldeaz bestelako kontzeptu berri bat garatzeko asmoz batu ziren 2019an, irian hutsik dagoen espazio musikala betetzeko eta kulturen arteko loturak sortzeko.

Kunbia kolonbiarrak, kubatar kantuak eta euskal pop-rock abesti melodikoen moldaketa zenbait egiten dituzte eta aurrerantzean abesti propioak sortu nahi dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!