Gaizka Aranguren: "Ibaiak bota duen presa bat berreraikitzea egungo araudi, joera eta filosofien kontrakoa da"

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 21a, 10:07

Ebroko Ur Konfederazioak ezezkoa eman dio Santa Engraziako presa berreraikitzeko Navarra Sumaren proiektuari, bigarrenez. Hala ere, Navarra Sumak presa konpontzeko asmoari eusten dio. Beste aldean dago Arga Bizirik taldearen ikuspegia: konfederazioaren erabakiak berretsi du haiek esandakoa. Gaizka Aranguren taldeko kidea da.

Ebroko Ur Konfederazioak 9 hilabeteko epea eman dio Iruñeko Udalari Santa Engraziako presa eraisteko, "hobekuntza hidrauliko, ekologiko, paisajistiko eta ingurumenekoak" ekarriko dituela argudiatuta. Hala ere, astelehenean, Fermin Alonso zinegotziak adierazi zuen Santa Engraziako presaren birgaitzea "bermatzen" duten arrazoi teknikoak daudela adierazi zuen; udalak horretarako bide guztiak agortuko dituela, eta ingurumen-arrazoiengatik egingo duela, baina baita historia, kultura, gizarte eta kirol arrazkoengatik ere.

Beste aldean dago, Arga Bizirik taldearen ikuspegia. Haientzako berri pozgarria da konfederazioaren erabakia, haiek esandakoa berretsi duelako. Gaizka Aranguren taldeko kidea Euskalerria Irratian mintzatu da. "Ibaiak berak bota duen presa bat berreraikitzea egungo araudi, joera, filosfia eta ingurumen ikuspegi guztien kontrakoa da; kontakoa erratea jendea engainatzea da", adierazi du. 

Bigarren ezezko honekin batera, konfederazioak 9 hilabeteko epea eman dio udalari presa eraisteko. Arangurenen ustez, ez du beste erremediorik izango, ezezko asko jasotzen ari delako.  "Oso helduleku gutxi dauzka udalak; jarraitzen badu eta bide judizialetik eramaten badu gaia, iruindarron dirua alferrik gastatuko du". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!