2017ko ekainean ireki zituen ateak Iruñean Harrotu bulegoak. Iruñeko herritar guztiei dago zuzendua, bereziki bertako LGTBI pertsona, elkarte eta kolektiboari. Hilabetero 400 pertsona inguru jotzen dute gunera kontsulta egiteko: "Anitzak dira jasotzen ditugun galderak eta laguntza eske motak, anitza baita kolektiboa".
2023ra arte sinatu du Iruñeko Udalak zerbitzuaren mantentzea, baina murrizketekin, PSNren eta Navarra Sumaren akordioaren ondotik. Arta sexologiko eta juridikoa kenduko dituzte.