Ehunka lagunek parte hartu dute asteburuan LAB sindikatuaren aurkako errepresioa salatzeko manifestazioan, Iruñean. Baluarte plazatik abiatu zen, eta Sarasate pasealekuan amaitu. Hiru emakume zutabek ireki zuten manifestazioa; haien aurretik atxilotutako sei sindikalistak joan ziren, Borroka sindikala aurrera zioen pankartarekin; eta, haien atzetik, hamaika lagun. Borroka sindikal feministaren zilegitasuna eta premia aldarrikatu zuten, lan munduan dauden injustiziak eta desorekak salatzeko eta konpontzeko.
Martxa hasi aurretik, Garbiñe Aranburu sindikatuko idazkari nagusiak komunikabideen aurrean salatu zuen asteartean izandako atxiloketak “sindikatuen aurkako errepresiboan beste urrats bat” izan direla: “Oso eraso argia izan da sindikalismo borrokalariaren eta eredu sindikal feministaren aurka”. Haren ustez, aste honetako operazioarekin mezu argia helarazi nahi izan dute, ezarritako ordena zalantzan jarri nahi dutenentzat ere.
Patronalari leporatu zizkion atxiloketak: “Harrotuta ikusten dugu patronala, estatuko botere kapitalaren zerbitzura daudelako”. Eraso horien aurrean, “sindikalismo borrokalaria eta feminista” aldarrikatu zuen.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!