Parlamentuak azalpenak eskatuko dizkio Arastiri, LABeko kideen atxiloketengatik

Euskalerria Irratia 2021ko api. 26a, 13:22

Bakartxo Ruiz EH Bilduren eleduna, parlamentuan.

Paralmentuko mahaiak tramitera onartu du Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuko ordezkariaren agerraldia, iragan astean izandako gertakariak azaldu ditzan.

EH Bilduk bultzatu du Arastiren azalpena eskatzea, eta Bakartxo Ruiz eledunak salatu du atxiloketek "sindikalismoa egiteko modu jakin batzuen" aurka egitea dutela xede. "Ekintza horiek lan baldintzei lotuak daudenean, Martxoaren 8an eta garbitasun arloko grebari lotuta daudenean; beraz, ekintza autoritarioek [atxiloketek] lortu nahi dutena da sindikalismoa egiteko modu bat kriminalizatzera". Aitortu du Arasti ez dela behartuta egongo paralmentura joan eta azalpen horiek ematera, baina hala egitea espero du.

Iragan asteartean LAB sindikatuko sei kide atxilotu zituzten garbiketa sektorearen mobilizazio batean izandako istiluetan parte hartu zutelakoan, ISN enpresaren kamioi bat blokeatzegatik eta CENen egoitzaren aurrean protesta egiteagatik, martxoaren 8an. Atxilotuetako bat asteartean bertan utzi zuten aske, eta gainerakoak hurrengo egunean, epaileak deklarazioa hartu gabe.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!