Aske utzi dituzte LAB sindikatuko atxilotuak

Euskalerria Irratia 2021ko api. 21a, 09:59
Atxilotutako kideetako bat aske gelditu den unea. (LAB Nafarroa)

LABek borroka sindikalaren aldeko manifestaziora deitu du larunbaterako. Atxilotutakoak aske daude dagoeneko.

Espainiako Poliziak LAB sindikatuko sei kide atxilotu zituen atzo goizean, Martxoaren 8ko eta garbiketa sektorearen lan gatazkari lotutako protesta ekintzengatik. 

LABek jakinarazi du dagoeneko aske utzi dituztela guztiak. Fermin Otamendi Iruñeko 2. instrukzio epaitegiko magistratuaren aurretik garo behar ziren, baina azkenean ez dute deklaratu. 

Borroka sindikala delitua ez dela aldarrikatzeko, manifestazioa egingo dute larunbatean, arratsaldeko 17:00etan, Iruñeko Baluarte plazatik abiatuta.

 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!