LAB sindikatuak salatu du Espainiako Poliziak sei kide atxilotu dituela, Martxoaren 8ko eta garbiketa sektorearen lan gatazkari lotutako protesta ekintzengatik. Atxilotuen artean Izaskun Juarez dago, Iruñerria-Pirinioak eskualdeko idazkaria.
Elkarretaratzea egin dute, Iruñeko komisaldegiaren aurrean, eta poliziek han zeuden kide guztiak identifikatu dituzte. Imanol Karrera sindikatuko Nafarroako koordinatzaileak aditzera eman duenez, atxiloketa gehaigo espero dituzte.