Ba al zenekiten Gerardo Lizarraga iruindar arbertzale eta errepublikarrak eta Ernest Hemingway idazleak elkar ezagutzen zutela? Elkarrekin ere lan egin dutela? Duela gutxi bi artistak batzen dituen istorioa jaso zuen Igela argitaletxeak Twitterren.
Gerardo Lizarraga, 18 urte bete berri, Cigaren estudioan margotzen hasia zen Hemingway lehen aldiz Iruñera etorri zenean. pic.twitter.com/ukPafqyeE5
— Igela argitaletxea (@IgelaArgi) April 6, 2021
‘Fiesta: Eguzkia jaikitzen da’ eleberria aurkeztu dute Erein eta Igela argitaletxeek. Ernest Hemingway idazle eta kazetari estatubatuarrak 1926an idatzitako ‘The Sun Also Rises’ eleberriaren itzulpena da. Koro Navarro Etxeberriak ekarri du euskarara.
Maiatzaren 10ean Karrikirik liburuaren aurkezpena antolatu du Iruñean. Kondestableko Jauregian izanen da, 19:00etan. Aurretik, 17:30etan, Cafe Iruñan topatzeko hitzordua jarri du Igela argitaletxeak, baina.