Navarra Sumaren murrizketen aurka protesta egin du LGTBIQ+ mugimenduak

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 12a, 08:25

Harrotu LGTBI zentroaren aurrekontuan %35,2ko murrizketa egin dute Navarra Sumak eta PSNk.

LGBTIQ+ eta Transbollobimarika kolektiboek salatu zuten, aurrekontu akordioa sinatu zutenean: akordioaren baitan eskuinak bilatzen zuen aniztasunaren kontrako murrizketa eginen zuela gobernuak. PSNk esan zuen konponduko zuela, baina ez du halakorik egin. Iruñeko Udalak duela gutxi atera du lizitaziora LGTBI kolektiboari arreta emateko udal zerbitzua. Navarra Sumak eta PSNk, gobernuko kideek, iragarri dutenaren aurka, baldintza-agiriak %35,2ko murrizketa aurreikusten du. 

2017ko ekainean zabaldu zituen ateak Harrotu LGTBI zentroak eta Kattalingorri elkarteak kudeatzen du zerbitzua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!