‘Harrotu’ udal zerbitzua da, doakoa, modu profesionalean lan egiten duena. Informazioa, aholkularitza eta laguntza anonimoa eskaintzen die Iruñeko LGTBI+ kideei eta beren hurbilekoei, eta sexu-orientazio, genero-adierazpen eta sexu- edo genero-identitateagatiko diskriminazio ororen aurka borrokatzen du.