Harrotu zerbitzuko murrizketak salatzeko protesta eginen dute bihar LGBTIQ+ eta Transbollobimarika kolektiboek

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 11a, 08:00

Elkarretaratzea eginen dute 19:00etan, Udaletxeko Plazan. Zerbitzuko aurrekontua %35 murriztu du Navarra Sumak.

LGBTIQ+ eta Transbollobimarika kolektiboek salatu zuten, aurrekontu akordioa sinatu zutenean: akordioaren baitan, eskuinak bilatzen zuen aniztasunaren kontrako murrizketa eginen zuela gobernuak. PSNk esan zuen konponduko zuela, baina ez du halakorik egin. Iruñeko Udalak duela gutxi atera dulizitaziora  LGTBI kolektiboari arreta emateko udal zerbitzua. Navarra Sumak eta PSNk, gobernuko kideek, iragarri dutenaren aurka, baldintza-agiriak %35,2ko murrizketa aurreikusten du. 

Transbollobimarika kolektiboek elkarretaratzera deitu dute, Harrotu gunea defendatzeko. 2017ko ekainean zabaldu zituen ateak Harrotu LGTBI zentroak eta Kattalingorri elkarteak kudeatzen du zerbitzua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!