HAUR ESKOLAK GREBA

Gari Torregrosa: “Euskara babestu behar dela argi dugu zuzendari guztiek”

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 12a, 09:51

Navarra Sumak, PSNren babesarekin, Iruñeko haur eskoletan eginen duen aldaketa “erabaki politikoa” dela azaldu du Euskalerria Irratian Printzearen Harresia haur eskolako zuzendariak. Gaur greba egiten ari dira 0-3 zikloko langileak.

Iruñeko Udalak onartu duen hizkuntz ereduen aldaketa “kaltegarria” izanen dela salatu du Gari Torregrosa zuzendariak. Langileen defentsagatik deitu dute greba LAB eta CCOO sindikatuek. Deialdiak jarraipen zabala edukiko duela sinetsita dago Torregrosa; nahiz eta, udalak gehiegizko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituen haren irudikoz. Iruñeko udal haur eskoletako zuzendaritza guztiek bat egin dute udalaren erabakiaren aurka: “Euskara babestu behar dela argi dugu guztiek, eta hain goiz ezin dela hirugarren hizkuntza bat txertatu hezkuntzan”.

Iruñeko Udaletik bermatu diete orain ez dituztela kanporatuko, baina Torregrosak ohartarazi du  etorkizunean zailtasunak izanen dituztela langileek haien lanpostuei eusteko, hitzuntz eskakizunengatik. Aldaketak irizpide pedagogikoak kontuan hartu gabe eginen dituztela azaladu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!