Terrazak ezartzeko lanak abiatu dituzte Konpainia plazan

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 9a, 12:58

Astearte honetan bilduko da egitura horiek jartzeko baldintzak aztertuko dituen Iruñeko Udaleko batzordea. 'Plazaren okupazioari ez' lelopean elkarretaratzea antolatu dute auzokideek, arratsalderako. Akats bat izan dela onartu du Enrique Maia alkateak.

Astearte goizean hasi dira terrazak jartzen Iruñeko Konpainia plazan, horiek jantzeko baldintzak aztertzeko batzordea bildu baino ordu batzuk lehenago. Auzokideen haserrea eragin dute lanek eta denbora luzez eltzeei kolpeka aritu dira. 17:00ean elkarretaratzea eginen dute.

Enrique Maia alkateak onartu du akats bat izan dela plazan jarri dituzten terraza berrietarako baimenak ematea, eta ziurtatu du martxoaren 21era arte indarrean egongo den lizentzia berrikusiko dutela. Legez ezinezkoa bada, ez dute erabilera luzatuko lizentzia martxoaren 21ean amaitzen denean. Ohar berean esaten denez, terrazaren baimena urtarrilaren 21ean Kaldereria plazan mahaiak jartzearekin batera eman zen, "pandemiak sortutako egoeraren aurrean ostalaritza-sektoreari laguntzeko udalaren borondatean eta udal-araudian xedatutakoa betez". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!