HAUR ESKOLAK

Haur eskoletako eredu aldaketa "inposatua" dela salatu dute langileek

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 1a, 12:36

Euskarazko mugiltze ereduaren alde egin dute udal haur eskoletako 78 langilek.

Iruñeko udal haur eskoletako zuzendariekin bat egin dute langileek: “Inposatua da,  bulegoetan erabaki zutelako, zuzendaritzei jakinarazi zietelako, desadostasuna entzun zutelako eta eredu berri bat (euskara with english activities) eta bi hizkuntz lerro dituzten eskola eredu berriak ezartzea onartu zutelako”.

Iruñeko Udalaren haur eskoletako langileek: Euskarazko eskoletako hezitzaileak eta zuzendaritzak, ingelesezko jarduerak dituzten gaztelaniazko eskolak eta gaztelaniazkoak eskaintzen dituztenak, garbiketako eta sukaldaritzako laguntzaileak, bulegoetako langileak diren 78 lagunek agiria sinatu dute haien desadostasuna erakusteko.

Hizkuntza bat ikasteko modurik onena hizkuntza murgiltzea dela uste dute langileek, eta salatu dute Navarra Sumak proposatu eta PSN babestu duen berriaerkin ez direla aintzat hartzen “Iruñeko kaleak urtebetez baino gehiagoz betetzen dituzten familia askoren eskaerak”.

Enrique Maia eta Maite Esporrini eskatu diete “haurrekin ez jolasteko, oinarri pedagogikorik gabeko proiektu esperimentalak ez egiteko eta euskaraz ikasteko eskubidea errespetatzeko”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!