Bakartxo Ruiz EH Bilduren parlamentuko bozeramaileak “lardaskeriatzat” hartu du Navarra Sumak, PSNren babesarekin, Iruñeko udal haur eskoletan egin nahi duen aldaketa.
Hortaz, Hezkuntza Departamentuari eskatu dio esku hartzea, eta galaraztea udalaren erabakia aurrera ateratzea.
Izan ere, eledunak azpimarratu duenez, hezkuntza ziklo guztietako haurrek eskubidea dute eskaraz ikasteko, baita 0-3 zikloan ere.
Hizkuntza eskubideei lotuta lotuta, txalotu egin du Mendigorriko eskolan azkenean datorren ikasturtean D ereduko lerroa ezartzeko erabakia, eta hezkuntza departamentuari eskatu dio aurrerantzean jarrera “proaktiboa” izateko.