Iruñeko Udalak ostiralean erabakiko du San Jose plazan zortzi eta hamar ostalaritza-terraza artean kokatzeko baimena ematen duen ala ez; terraza hauei, dagoeneko martxan den Konpainia plazakoa batuko litzaioke. Udalean afera lantzeko egiten ari dira Covid-19 batzordean.
Udaletxearen barruan izan da hori; kanpoan, zenbait herritarrek terraza horien aurkako protesta egin dute. Terrazik gabeko plazak lemapean, eta txistu eginez, Iruñeko Udalari eskatu diote ez dezala espazio publikoa erabilera pribatuetara bideratu.