Joseba Asiron: "Afera garrantzitsuetan PSNk eskuinaren alde egiten du"

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 26a, 11:18

Iruñeko Udaleko aurrekontuak onartzeko Navarra Sumak PSNrekin egindako akordioaz hitz egin du Euskalerria irratiak EH Bilduko udaleko bozeramailearekin.

Memoria historikoan edota mugikortasunean oposizioarekin bat azaldu dira sozialistak. Baina Asironek salatu duenez, "ezkerrarekin keinuak" izan dituen arren, "gauza garrantzitsuetan beti eskuinarekin daude". Iruñeko auzoetako prebentzio talde komunitarioen ezabapena, operadore energetikoen bidearen ixtea, euskararen egungo ordenantzaren onarpena edota haur eskolen inguruko estrategia jarri ditu adibide. Aurrekontuak onartzeko akordioa Esporrinek Maiari egindako "azken mesedea" izan dela esan du, "baina ez lehenengoa". Aurrekontuak Navarra Sumak kudeatuko dituela ohartarazi du alkate ohiak, eta alor sozialean "murrizketak" izan daitezkeen beldur da. Sozialistek hainbat aldaketa gehitu dizkiote aurrekontuari, baina Asironek uste du eskuinak ez duela hitza bateko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!