Iñigo Otxoa: "Euskarazko murgiltze ereduaren aurka dago PSN"

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 25a, 13:03

Iruñea lau barrutietan banatu, eta bakoitzean euskarazko murgiltze eredua eskaintzen duen haur eskola bat ezartzeko proposamena egin dio HE Gurasoak plataformak gobernuari. Egungo egoera salatzeko manifestazioa eginen dute ostiralean, Iruñean.

Iruñeko haur eskolen euskarazko eskaintzaren egoeraren eta "borondate eta akordio faltaren aurrean" zerbait egin beharra zutela ikusi zuten HE Gurasoak plataformako kideek. Alternatiba bat aurkeztea erabaki zuten: "Proposamena, gutxieneko proposamen bat da. Ez da guk nahiko genukeena”. Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu, Izquierda-Ezkerra eta EH Bilduri eskatu diete bere egin dezaten proposamena, PSNk eta Hezkuntza Departamentuak onar dezaten. Gogoratu dutenez, Gimeno Hezkuntza kontselaria da Iruñeko Udaleko eta Nafarroako Gobernuko haur eskoletan azken hitza duena.

Gutxieneko proposamenak honakoa dio: Iruñeko zonalde bakoitzean euskarazko murgiltze eredua bermatzea.  Iruñean, gaur egun dauden 16 haur eskola publikoetatik soilik batek eskainiko du datorren ikasturtean euskarazko murgiltze eredua.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!