"Euskararen ezagutzaren balorazioa" eginen zela bildu zuen zeladore izateko 110 lanpostu betetzeko oposizio-lehiaketa biltzen zuen 2019ko deialdiak. UGT, AFAPNA, SATSE eta Spa sindikatuek, baina, administrazioan euskararen erabilera arautzen duen dekretuari egindako hainbat eskariren bidez, euskararen ezagutza baliorik gabe uztea lortu dute.
Europako gainerako hizkuntzak ez bezala, euskara ez da merezimendu gisa kontuan hartu, beraz. Erabakiarekin langile euskaldunen eskubideak urratzeaz gain, euskaldun guztien eskubideak urratzen direla ohartarazi du Valenciak. Ia denak Iruñera, ospitale gunera, gerturatu behar direlako zerbitzu espezializatua jasotzera.