Alde Zaharreko osasun zentroan pediatra postuak betetzeko sinadura bilketa abiatu dute

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 18a, 11:23

Alde zaharrean pediatrarik ez dute, eta AZ Ekimena instantziak biltzeko kanpaina egiten ari da, "berehalako konponbidea" eskatzeko. Taldeko Ixa Iribarren Euskalerria Irratian azaldu du zein den egoera.

Alde Zaharrean zerbitzua ematen pediatrarik gabe hilabete batzuk eman ondoren, AZ Ekimeneko Osasun Zentroarekiko defentsa-taldeak instantziak biltzeko kanpaina jarri du abian, egoerari "berehalako konponbidea" eman diezaioten eskatzeko.

Otsailean pediatra bat jarriko dutela jakinarazi diete berriki, baina Ixa Iribarren AZ Ekimeneko kideak azaldu du "eznahikoa" dela; "gutxienez pediatra eta erdi" beharko dutela zerbitzua egokia izateko.

Halaber, taldeak osasun zentroaren eraikinaren sarreran "oztopo arkitektonikoak" kentzeko obrak egitea eskatzen du, Kaldereria kaletik sarrera bat egokituz. Taldeari jakinarazi zioten, obra horiek 2020ko urrian hasiko ziren, baina oraindik ez dute hori bete.

Egoera horien konponbidea exijitzeko, AZ Ekimenak abian jarri du eskabideak biltzeko kanpaina bat, urtarrilaren 25ean Osasunbidean aurkeztuko direnak. Egun horretara arte, erreklamazio honekin bat egin nahi duten pertsona guztiek eskabidea bete ahal izango dute, Santo Domingo Merkatuan jarriko diren mahaietan, urtarrilaren 15, 16, 22 eta 23an, 11:00etatik 13:00etara, edo San Frantzisko Plazan eguerdian jarriko den mahaian, eskolatik irtetearekin batera. Eskabideak Auzoenean ere aurkez daitezke astelehen, asteazken eta ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara, eta eskaneatuta posta elektronikoz bidal daitezke, proyectoazekimena.az@gmail.com helbidera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!