Espainiako gobernuak pentsioen nahikotasuna murriztu eta pribatizazioa bultzatzen jarraitzen duela ohartarazi du Patxi Urrutiak Euskalerria irratian. Toledoko Itunean bildutako neurriak eta Pentsio Sistema Publikoan egin nahi duten erreforma jarri ditu adibide. Erabaki horiek baldintzatuko dituzte etorkizuneko pentsioak eta etorkizuneko belaunaldien mobilizazio eskasak kezkatuta du Urrutia. Gazteen alde ere ari baitira protestan. Gaur eguerdian Iruñeko Udaletxeko plazatik Nafarroako Gobernuraino eramanen dituzte aldarrikapenak.