"Aurrera lan komunitarioa"

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 3a, 19:35

Auzoko prebentzio talde komunitarioak babesteko elkarretaratzeak egin dituzte Mendillorrin, Arrotxapean, Txantrean, Arrosadian, Etxabakoitzen, Buztintxurin eta Sanduzelai auzoetan. 

Iruñeko Udalek bertan behera utzi nahi ditu prebentzio talde komunitarioak. Erabakiaren aurka kalera atera dira Iruñeko auzoetako zortzi-prebentzio taldeak, herritarren babesarekin. Navarra Sumaren udalak gaur egun auzo bakoitzean elkarteek egiten zituzten zerbitzua zuzenean kudeatzeko asmoa duela iragarri zuen ostegunean. 'Coworkids' deitu du programa berria, eta urtarriletik aurrera kontratua etengo die egun zerbitzua eskaintzen duten elkarteei. "Eredu komunitarioaren" aurkako neurria da erabakia Xabi Senosiain Bideberri elkarteko kidearen ustez: "Erabaki politikoa izan da"

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!