Auzoetako prebentzio zerbitzu komunitarioa egiten duten taldeek, hiriko haur eta nerabeak laguntzeko "funtsezko" zerbitzua eskaintzen dutela defendatu du Mendillorriko Bideberri elkarteko Xabi Senosiainek. Pandemiarekin bikoiztu zaie lana. "Egoera oso larriak ditugu egun", aitortu du.
Udako kontziliazio zerbitzua eskaini dezaten, Iruñeko Udalak kontratua aldatu zien ekainean. Uztailean Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiak aho batez erabaki zuen Iruñeko Udalak udalekuak antolatzeko erabilitako espedientea baliogabetzea, eta hala, arrazoia eman zien prebentzio zerbitzu komunitarioko taldeek aurkeztutako helegiteei.