Auzoetako prebentzio taldeak babesteko elkarretaratzeak eginen dituzte gaur

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 3a, 09:39

Navarra Sumak Iruñeko auzoetako zortzi prebentzio-taldeak kentzeko erabakia gaitzesteko auzo argazkiak eginen dituzte gaur, 17:30ean, Mendillorrin, Arrotxapean, Txantrean, Arrosadian, Etxabakoitzen, Buztintxurin eta Sanduzelai auzoetan. 20:00etarako eltze jotzea antolatu dute.

Iruñeko Udaleren erabakiaren aurka kalera aterako dira Iruñeko auzoetako zortzi-prebentzio taldeak. Navarra Sumak prebentzio-taldeak kentzea erabaki du, eta udalak gaur egun auzo bakoitzean elkarteek egiten zituzten zerbitzuak zuzenean kudeatzeko asmoa duela iragarri zuen ostegunean. 'Coworkids' deitu du programa berria, eta urtarriletik aurrera kontratua etengo die egun zerbitzua eskaintzen duten elkarteei. "Eredu komunitarioaren" aurkako neurria da erabakia Xabi Senosiain Bideberri elkarteko kidearen ustez: "Erabaki politikoa izan da"

Auzoka elkarretaratzeak eginen dituzte gaur arratsaldean. 20:00etarako, berriz, eltze jotzea antolatu dute taldeek. Orain arte auzoetan egin duten lanaren inguruko herritarren iritzia jasotzeko inkesta bat betetzeko eskatu dute.

 

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 

????¡Mañana salimos a la calle! ???????? Auzoko kaleetan topatuko gaituzu!!!✨

Una publicación compartida de SiñarZubi Txantrea (@sinarzubi_) el

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!