Iruñeko Udaleko EH Bilduren taldeak adierazpen proposamen bat aurkeztu du datorren astearteko Herritarren Gaietarako batzordean eztabaidatzeko. Proposamen horretan, eskuineko hirukoari eskatzen zaio "Iruñeak ez ditu onartzen eraso sexistak" leloa duten kartelak "errespetatzeko eta mantentzeko". Era berean, Udalbatzaren "gaitzespen irmoena" adieraztea eskatzen du idatziak, alkatetzak kartel horiek kentzeko egindako proposamen ezkutuaren aurrean.
????????????????????????????????????
— EHBildu Iruñea (@ehbilduirunea) October 8, 2020
‼️????@ehbilduirunea|k Mayaren estrategia ezkutua salatu du Iruñea sarreretan dauden indarkeria sexistaren aurkako kartelak kentzekohttps://t.co/HaMjSlOkJH (OHARRA) pic.twitter.com/WOW9uYeEYn