Kepa Yecora eta Oskar Sada: "Marika subjektu politiko gisa aldarrikatu nahi dugu"

Euskalerria Irratia 2020ko urr. 2a, 17:12

Mari-buruari ekin bazterrean lelopean LGTBI jardunaldia antolatu dute bihar Iruñeko Kondestablean Nafarroako Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduko kideek. Maskulinitate ez hegemonikoak, feminismo inklusiboa eta PrEPen kudeaketa gaiak landuko dituzte mintzaldietan. Internetez ere jarraitu ahalko da. 

Marikak bazterrean diren "subjektu politikoak" direla argi dute EHGAM elkarteko kide Kepa Yecorak eta Oskar Sada 'Gomi'k. Bazterrak erdigunera ekarri nahi dituzte eta mugimenduaren diskurtso propioa garatu. Jardunaldien atarian, gizontasunaz, feminismoaz eta PrEP pilulaz mintzatu gara Asteburu Plazan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!