Kontzertuetan diskoan grabaturiko kantez haratago joaten saiatzen dira Ibil Bedi taldeko kideak, publikoak abestiak bere senti ditzan, eta itxialdia probestuta hasi dira pieza berriak sortzen. Azken hilabeteak nola igaro dituzten eta datozenetarako aurreikuspenak azaldu ditu Amets Arangurenek Euskalerria Irratian.
Urrian kaleratu nahi dute bigarren lana, eta horretarako lan eta lan ari dira. Bitartan bihar 20:00etan izanen da azken aukera Ibil Bedi zuzenan ikusi eta gozatzeko.