San Fermin nora zoaz?

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 10a, 10:49

Sanferminak birpentsatzeko sailaren barrenean gaur festaren berezko osagaiez hitz egin dugu. Iruñeko festak berezi egiten dutenak jendearen parte hartzea eta nork bere festa eta ekimenak sortzeko ahalmena da. Horretaz mintzatu gara Aritz Ibañez dantzaria, Josu Ozaita antropologoa eta Haritz Pascual Irrintzi peñako kidearekin. 

Festa gogoa zainetan daramagula diote kanpotarrek. Erritu zaharrak eta berriagoak elkartu egiten dira egun eta gaueko giroetan. 

Villavesaren entzierroa da horietako bat, eta horren inguruko liburua plazaratu berri du Josu Ozaita antropologoak UEUrekin: “Sanferminetako azken erritua: Villavesaren entzierroa”. 

Iruñean 16 peña daude eta 3.000 kide biltzen dira haietan. Zein den haien egitekoa eta nolakoa den emakumeen parte hartzea aztertu dugu. 

Gaueko festa gero eta antzekoagoa da toki guztietan, egunekoa  aldiz, erabat berezia da Iruñean, hala ere, nola ari da aldatzen jaia? 

Horretaz mintzatu gara gaurko Guardasola saioan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!