“Ez sanfermin” deitu ditu gaur Enrique Maia Iruñeko alkateak sanferminetako egunak. Kanpaina aurkeztu du udalak egun horietan hartu beharreko neurriak gogorarazteko. Hiru mila kartel eta ehun mila ohar egin ditu udalak eta gaur hasiko da horiek banatzen.
Artzapezpikuak elizkizunak eginen ditu sanfermin egunetan. Alkatea eta zinegotziak gonbidatuak izan dira norberaren izenean bertaratzeko. Herritarrei arduraz jokatzeko eskatu arren, alkateak joatea erabaki du eta ez du kontrakotasunik ikusten haren erabakian.