Udalbatza sanfermin egunetan antolatutako ekitaldietara ez joateko adierazpena onartu du Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 30a, 14:34

EH Bildu, PSN eta Geroa Bai udal taldeek aurkeztu dute adierazpena. Navarra Sumak aurka bozkatu du.

Iruñeko Udaleko Presidentetza Batzordeak adierazpen bat onartu du astearte honetan, Udalak eta udalbatzak 2020ko San Fermin egunetan egin daitezkeen ekitaldietan parte ez hartzeari buruz.

Zehazki, testuak honako hau jasotzen du: "Udalak eta udalbatzak konpromisoa hartzen dute sanferminen harira antolatutako ekitaldi kolektibo edo jendetsuetara ez joateko karguaren arabera, ezta pribilegiozko leku batean ere, Covid-19ko pandemiari buruzko osasun-gomendioak babesteko, eta jaiak etetearekin eta Iruñeko herritarrei xede horretarako egindako deialdiekin bat etorriz".

EH Bildu, PSN eta Geroa Bai udal taldeek aurkeztu dute adierazpena. Proposamena egin duten taldeen aldeko sei botoekin eta Navarra Suma udal taldearen kontrako bost botorekin onartu dute, Iruñeko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!