Imanol Azkona: “Sanferminen inguruko erabakiak Sanferminen Mahaian hartu beharko lirateke”

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 14a, 12:35

Iruñeko Udalak jakinarazi du aurtengo sanferminetarako egitarau alternatibo bat prestatzen ari dela. Iruñeko Peñen Federazioko presidente Imanol Azkonak kritikatu du ez dutela informaziorik jaso eta, beste behin ere, ez direla sanferminen mahaian bildu. 

Iruñeko peñak itxita dituzte oraindik, eta ez dute presarik irekitzeko, argi baitute zaila izango dutela kutsatzeak saihesteko baldintzak betetzea. Hala ere, Azkonak kritikatu du Nafarroko Gobernuarekin eta Iruñeko Udalarekin kontaktuan jarri direla baldintzen inguruko informazioa eskatzeko, eta ez dutela erantzunik jaso. 

Bestalde, udalak esan du sanferminetarako egitarau alternatibo bat prestatzen hasia dela, eta, Peñen Federazioaren arabera, halako erabakiak sanferminetako mahaitik atera beharko lirateke. “Ez dugu jaso udaletxearen partetik informaziorik, eta ikusten dugu hori dela haien modus operandi”, adierazi du Azkonak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!