Historialaria, irakaslea, zinema kritikaria eta idazlea da Irrintzi Plazako kolaboratzailea; autonomoa, beraz. Itxialdia ezarri eta erabat etenda geratu da bere jarduna. Hala, ‘Rebeldes y peligrosas’ liburua amaitzeko lanetan murgildu da eta serieak eta filmak ikusteko ere baliatu du etxealdia.
Civivoxak ostiralean ekin zion zine-forumak online egiteari. Maria Castejonek gidatu du lehena, eta hiru aste barru eginen dute hurrengoa.