Koronabirusaren egunerokoa

Pello Reparaz: “Musikariak azkenak izanen gara zulotik ateratzen”

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 4a, 16:28

Etorkizunera begira jarri da Zetak taldea ‘Zeinen ederra izango den’ abestiarekin. “Itxaropenaren ereserkia” egin nahi izan dute, eta lortzeko bidean dira: Ia 350.000 ikustaldi ditu abestiak You Tuben.

Bideoklipa kaleratu bakarrik ez, Zetak taldeak izen bereko festibala aurkeztu du. 2021eko ekainaren 5ean ospatuko da, "Euskal Herrian". Udako jaialdirako ideia "gehiegi" dituztela aitortu du Pello Reparazek Irrintzi Plazan. Dagoeneko Zeinen ederra izango den fest jaialdirako salgai daude 17 euroren truke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!