Artazun, bere familiaren herrian errodatutako film honetan egun urpean dagoen Zumiriki irlatxoaz ari da zinemagile iruindarra.
Haurtzaroa, bizitza kontenplatiboa naturaren erdian, memoria, urpean, urtegietan itota gelditzen diren tokiak, haurtzaroa, euskara... horiek guztiak eta gehiago dira lan berri honen mintzagaiak.
"Emak bakia baita" bere lehen luzemetraiaren protagonista ehiztari moduko bat bazen, hau da, zerbaiten bila doan prestona bat, hemen arrantzalea litzateke arizale nagusia. Zain dagoen norbait.
Lan hau egiteko artista iruindarrak lau hilabete bizi izan da, Arga ertzean berak eraikitako egurrezko etxola batean, Usurbilgo bi oiloren konpainia baizik ez zuela.
Abuztuaren bukaeran estreinatu zen lan hau Veneziako mostran eta geroztik eten gabe ari da bidaiatzen mundu osoan barrena: Txina, Kanada, Australia, Cuba... Larunbatean bertan, proeikzioa amaitu baino lehen Siberiara abiatuko da Oskar Alegria bere Zumirikirekin.