“Antropologiak tresna baliagarriak eskaintzen dizkigu mundua aldatzeko”

ARAKADIA Antropologia Elkarte berriak bere aurkezpena eginen du asteazken honetan 19:00etan Kondestablen.  Honekin batera Carmen Gregorio Gil genero harremantean eta nazioarteko migrazioetan adituak hitzaldia eskainiko du.

Xabi Jaso eta Gentzane Goikoetxea Arakadi Elkarteko kideak Irrintzi Plaza saioan izan dira. Haiek azaldu digute nola eta zertarako sortu den elkartea. UNEDen antropologia ikasketak egiten ari zirela elkar ezagututako ikerlariak dira ekimenaren sustatzaileak: “Urteak eman ditugu elkartzen ikasteko, irakurketak/ikaslanak prestatzeko edo ‘ihesaldi’ antropologikoak egiteko. Orain, taldea gauzatu dugu. Kultur aldaketa azkarren eta identitate-berreratzeen garai honetan, uste dugu kulturen gaineko begirada ulerkor bat beharrezkoa dela pertsonen eskubideak bermatzeko, gizakiak izate hutsarengatik.”