Asiron: “Maiak bere behatzera eraman nahi du txupinazoaren erabakia”

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 10a, 12:40

EH Bilduko zinegotziak salatu egin du Navarra Sumak txupinazoaren gaineko herri galdeketa bertan behera uzteko azaldutako asmoa. Alkateak dituen arazo eta gabeziak estaltzeko ke-gortina dela adierazi du Asironek, “Funtzionatzen duen zerbaiten gainean polemika sortu nahi du”.

“Ez dauka zentzurik orain atzerapauso hau planteatzea” adierazi du Joseba Asiron EH Bilduko zinegotziak, “Txupinazoaren jaurtitzailea erabakitzeko herri galdeketak funtzionatu du, 10.000 pertsonek parte hartu dute urtero bozketan eta DYA, La Pamplonesa edo ta Motxila 21 bezalako eragileek ohore horretaz gozatzeko aukera izan dute”. Enrique Maiak ez du herri galdeketarik nahi eta alderdien arteko adostasunaz erabaki dadila nahi du txupinazoaren jaurtitzailea. “Bere behatzera gerturatu nahi, bere behatzak erabaki dezala azkenean” azaldu du Asironek, “Adostasunik ez balego alkateak du azken hitza”.

Proposamen hau iritsi den momentua ez da kasualitatea, EH Bilduko zinegotziaren aburuz. “5. Aldiz aurrekonturik aurrera atera ezinik, adostasun eta babesik gabe, Maiak ke-gortina jarri du polemika gai bat ateraz hedabideetan” esan du Asironek.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!