Txupinazoa nork jaurtiko duen udalak erabakitzea nahi du Maiak

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 9a, 07:46
Javier Eskubi zena, Aralarko zinegotzia zelarik, txupinazoa jaurtitzen, orduko alkate Yolanda Barcinaren aitzinean

Jaurtitzailea herritarrek galdeketa bidez hauta zezaketen azken urteotan

Navarra Sumako alkate Enrique Maiak aldaketak egin nahi ditu sanferminetan. Azken urteotan, Sanferminen Mahaiak hautagaiak proposatzen zituen, eta herritarrek bozketa bidez aukeratzen zuten haien artean. Maiak, aldiz, jaurtitzailearen hautaketa bozeramaileen batzarraren esku utzi nahi du. Izan ere, “halako galdeketak batez ere sareen bidez gauzatzen dira, eta batzuk oso ongi moldatzen dira sareetan, eta beste batzuk ez horren ongi”, eta “zenbait unetan, hiri batean, badira txupinazoa jaurtitzea merezi duten erakundeak, nabarmen, haien jarduerarengatik, edo mendeurrenarengatik edo 150. Urteurrenarengatik”. Alkateak gaineratu du sanferminetako “beste zenbait mekanismo berraztertu” egin behar direla, “esaterako, Sanferminen Mahaia”, haren aburuz “hor badirelako ideologia politiko jakin bat duten eragileak, eta horretaz ahaztu eta sanfermin hobeak lortzeko lan egin behar dugu”.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!