Pailazoen ikuskizuna baimentzea "onuragarriena eta egokiena" da, Arartekoaren ustez

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 19a, 19:56

Javier Eneriz Nafarroako Arartekoak Enrique Maia alkateari bidalitako idazkian erantzunkizuna "udalarena izanen litzatekeela" dio.

Euskalerria Irratiak aurreratu bezala, kontratuaren etetea bertan behera uzteko eskatu dio Javier Eneriz Nafarroako Arartekoak Enrique Maia alkateari. Igorri dion idazkian argudiatzen du erabakirik "onuragarriena eta egokiena" ikuskizuna “baimentzea” dela, “auzi juridikoak” alde batera utzita. Gaineratu du kontratuaren zenbatekoa txikia dela eta emanaldia egiteak ez lukeela ekarriko kalte handirik.

Kontratuak baliorik ez duela frogatuko balitz ere, erantzukizuna udalarena izanen litzatekeela esan dio Arartekoak, "eta ez harekin kontratua egin zuten pertsonena". "Kontuan hartu beharko litzateke obraren antzezpena udalak haurrei zuzendutako programa baten barruan sartua dagoela (euskarazko haur programazioa), ohiko ekitaldi mota bat dela (antzezlan bat), eta haur askok ezagutzen duten artista talde bat dela protagonista (Pirritx, Porrotx eta Marimotots)". Nafarroako Kontseiluaren eskutan utzi du udalak gaia, baina ikuskizunaren dataren (azaroaren 29a) ondotik bilduko da kontseilua. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!