Arartekoa, pailazoen alde

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 18a, 07:26

  • Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen Baluarteko emanaldia egin dadila eskatu dio Maia alkateari
  • Pailazoek prentsaurrekoa eskainiko dute gaur arratsaldean, Katakrak liburudendan.  

Diario de Noticias egunkariak argitaratu duenez, eta Euskalerria Irratiak baieztatu ahal izan duenez, idazkia bidali dio Javier Enerik arartekoak Enrique Maia alkateari. Hartan dio espedientea zein egoeratan dagoen aintzat hartuta, erabakirik egokiena ikuskizuna “baimentzea” dela, “auzi juridikoak” alde batera utzita. Gaineratu du kontratuaren zenbatekoa txikia dela eta emanaldia egiteak ez lukeela ekarriko kalte handirik.

Enerizek nabarmendu duenez, ikuskizuna baliogabetzea kontratuaren prozeduraren ondorioa izan da, eta ez ikuskizunaren edukiaren ondorioa. Halaber gogora ekarri du haur askorentzat diren artistek ondu dutela ikuskizuna.

Jakina denez, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Done Saturdi egunean, azaroaren 29an, taularatu behar zuten ikuskizuna Baluarten, aurreko legealdian udalarekin sinatutako kontratuaren eskutik, eta udal aginte talde berriak kontratu hori eten egin du, gabezia teknikoak argudiaturik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!