Joseba Asiron: "Labriten hiru pertsonarekin karga frogak egitea herritarrei adarra jotzea da"

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 5a, 13:28

Labriteko pasarelaren gainean, karga berriak egitea zentzurik ez duela adierazi du Joseba Asiron, EH Bilduko zinegotziak. Hiru txosten tekniko egin direla gogoratu du Asironek eta beste berri bat egitea gizarteari adarra jotzea dela gaineratu.

"Hiru pertsonarekin eginen dituzte karga probak? Hori hiritarrei adarra jotzea da", adierazi du Joseba Asironek. "Eta gero zer, irekitzean txandaka sartu ahalko da jendea? Hirunaka? Mesedez, horrek ez du ez hankarik ez bururik", gaineratu du

Enrique Maia hautesku se kanpainan egindako promesen gatibu ikusten du Joseba Asironek, eta orain, arrazoirik izan gabe, aurrera egin behar du agindutakoarekin. EH Bilduko eledunak azaldu duenez, Maiak badaki egungo pasabideak "arazo konponezinak" dituela eta  denbora galtzen ari dela txosten berri hau aurkeztean.

 EH Bilduko udal taldeak salatu du ez dakitela pasabidearen egileek Iruñeko aurreko gobernu-taldeak eskatu zizkien 800.000 euroak bueltatu ote dituzten, uztailaren 7rako egin behar zuten bezala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!