"Gure bizipoza, guztiona" dokumentala aurkeztuko dute gaur Iruñean

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 29a, 15:52

Iturrama civivoxean, 19.00etan eginen da ekitaldi irekia. Behar bereziak dituzten haurrak biltzen dituzten Euskal Herriko 35 elkartek duela hiru urte sortu zuten Bizipoza, elkarrekin indar gehiago izatearren. 

“Gure bizipoza, guztiona” dokumentalak, 35 elkartek eta hainbat bazkidek osatzen duten Bizipoza elkartea zer den azaltzen du, egunerokoan eskubide urraketa ugari pairatzen dituzten euskal herritarren testigantzen bitartez.

Aurkezpen ekitaldian euskal kulturako eragile eta sortzaile ezagunak bilduko dira: Juan Kruz Lakasta Euskalerria Irratiko kazetaria, Julio Soto bertsolaria, Duguna Dantza Taldea, Demode Quartet, Kai Etxaniz musikaria, Pantxika Lamour (Ainhoa Juaniz, clown aktorea) eta Porrotx.

Anabel Arraiza aktore eta musika ri ezaguna izanen da ekitaldiko aurkezlea. Berak azaldu zigun atzo Irrintzi Plazan zertarako sortu duten elkarteen elkartea hau.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!