Zinetikak kameraren begietatik erreparatzen dio dantzari. Gorputza mugitu egiten da teknologia berrien artean. Hala esan digu Laida Aldaz zuzendariak. Aste honetan ospatuko da aurtengo edizioa: proiekzioak, performanceak eta masterclass zenbait gauzatuko dira Donostian, Bilbon eta Iruñean.