Datoren astean hasiko dira altzairuzko zatiak kentzen. Metalezko xafla solteak kenduta, 15 egunez gatazkan daudenek beren ikuskaritza propioak eta txostenak egiteko aukera izanen dute pasarela gainean. Behin epe hori bukatuta, zubia erabat desmuntatuko da. Martxoaren 13an hasiko dira lanak. Lehendabiziko lau egunetan pasarelaren gainekaldean lan eginen dute beharginek. Horren ostean, bizpahiru egunez, Labrit aldapako errepidea tarteka moztu beharko dute, alboetako eta zubi azpiko xaflak kentzeko. Martxoaren 22rako lehendabiziko fase hau bukatutzat eman nahi du Udalak, aldeen ikuskaritzak ahalbidetzeko.