Labrit aldapako pasarela desmuntatu beharko du Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 13a, 14:01

Labriteko pasarela konponezina da eta desmuntatu behar da berehala. Halaxe diote, Iruñeko udalak eskatutako bi txosten teknikoek. Arazoak proiektuan, egituran, baita zimentazioan ere, 2010ean Yolanda Barcinaren garaietan eraikitako zubi honetan. 2016an itxi behar izan zen, hainbat zati askatu eta erori zirelako. Orain, erabat desmuntatu beharko da pasabidea.

Boreas Nuevas Teconologias S.L.ko Oscar Perez Silanez, Carlos Pereda eta Ignacio Olite arkitekto eta ingeniariek diseinatu zuten pasarela eta Arian enpresak eraiki. 1.2milioi euro gastatu zituen Iruñeko udalak honetan. Orain, arduren tartea zabalduko da. Udalak argi du, proiektua jatorritik akatsak zituela eta eraikitzerako orduan areagotu zirela.

Orain zabalduko den salaketa eta indemnizario eskaera prozesuan ikusi beharko da obra honen arduradunek zeri egin behar dioten aurre, hau da obren kostua ordaindu, desmuntaiarena…Iruñeko udalak ere, argi du, garaiko UPNko arduradunek ere badutela zer esana guzti honetan, haiek izan baitziren obrak aurrera eraman zituztenak. Ezin ahaztu gainera, legegintzaldi honetan UPNk behin baino gehiagotan eskatu duela pasabidearen irekiera. Txosten teknikoak dio, oinezkoendako eta behetik pasatzen diren autoendako arriskutsua dela. Martxoan bertan hasiko dira desmuntai lanak, beraz gau batzuetan labrit aldapa itxi beharko da. Horren ostean zabalduko da, zubi berria eraiki edo ez, eta nola eraikitzeko lehiaketa berria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!