Iruñeko Udalak eta hainbat herritarrek aurkeztu zuten kereila, 2017ko martxoan. Auzitegiaren arabera, delituak preskribatuta daude eta ez dira gizateriaren kontrakoak. Iruñea izan zen estatu osoan, horrelako salaketa egin zuen lehendabiziko hiria, bere atzetik etorri dira beste hirietako udal agintariek aurkeztutakoak. Gaur Diputatuen Kongresuan izanen dira Iruñeko Udaleko ordezkariak, Joseba Asiron alkatea buru, Bartzelona, Zaragoza eta Rivas-Vaciamadrid-eko hautetsiekin batera Frankismoaren inpunitatearen kontrako hirien sarearen batzarrean.