Nafarroako Lurralde Auzitegiak artxibatu du Iruñeko Udalak eta frankismoko lau biktimek aurkeztutako kereila kriminala. 1936. eta 1975 urteren artean gertatutako 309 iruindarren hilketak eta 1014 kartzelaratze ikertzeko eskatu zuten 2017an.
Auzitegiak ez zuen tramitera onartu kereila, eta horren aurkako helegitea jarri zuen udalak, iaz. Helegite hori baztertu du auztegiak, 1977ko Amnistia Legearen eraginez delituak preskribatuta daudelako.