Aste honetan ahsiko dira beharginak Labriteko pasarelan lanean. Joseba Asiron alkateak adierazi zuenez, bi txosten teknikoak mahai gainean, desmuntaia soilik da arazo honendako irtenbidea. "Egituran kalteak, oinarrietan ere...ardurarengatik soilik desmuntaia planteatu daiteke" esan zuen Iruñeko alkateak. Aste honetan solte diren burnizko xaflak kenduko dituzte eta martxoaren erdikaldera hasiko dira egitura osoaren desmuntaiarekin.