San Frantzisko eskolako jolastoki estalia jadanik zabalik

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 18a, 08:31

Aste honetan Iruñeko alde zaharreko San Frantzisko eskolako jolastokia estaltzeko lanak bukatzen ari dira bainan jadanik haurrak bertan jolasteko aukera izan dute. 2002.urtetik eskolako gurasoen eskaria zena, behingoz, egi bihurtu da. Obrek  300.000euroko kostua suposatu dute eta Iruñeko Udala eta Nafarroako Gobernuaren artean ordaindu dituzte. 425metro karratuko aterpea eraiki da jolastokian.

Lehendabiziko aldiz, San Frantzisko eskolako haurrak jolastoki estalian aritu ziren atzo jolasean. Irailetik honat SanFrantzisko plazara irtetzen ziren ikasleak jolasorduan, obrak iraun bitartean. Egun 400 ikasle ditu alde zaharreko eskolak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!