Sanjurjo eta Mola general golpistak hobitik ateratzeko prozesua legala eta berme guztiekin egin zen. Nafarroako Epaitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salak arrazoia eman dio Iruñeko udalak aurkeztutako helegiteari. Artzapezpikuarekin sinatutako akordioaz gain, Paco Etxeberriaren berme zientifikoa eta generalen familien adostasuna ere bazegoela kontutan hartu du epaitegiak.